Heziketa zentruetan ingelesa irakastea da TEKINSKOOLen egiten duguna; bai eskolaz-kanpoko ordutegian, eta baita eskola-ordutegi barruko ahozko saioetan ere.
Honako hauek dira gure lehentasunak: ikasleak ikasteko gogotsu egon daitezen motibatzea, komunikatzeko beharrezkoak dituen erreminta guztiak eskura izatea, eta titulu ofizial bat lortzeko Trinity
College London eta Cambridge azterketa ofizialetarako prest egotea.
Gure metodologia BEHATU > ENTZUN > INFORMAZIOA PROZESATU > KOMUNIKATU prozesuan oinarritzen da. Teknologia berriez, ikus-entzunezko materialaz, jokuez eta gramatika edukiak hauen ahozko
praktikarekin konbinatzen dituzten jarduerez baliatzen gara honetarako.
Gure lana 3 urte haurretatik hasi eta Bigarren Hezkuntza amaitu bitarteko ikasleei zuzentzen zaie nagusiki; eta ordurako gure ikasleek PET edota FIRST [B1 eta B2] maila lortua izatea izaten da gure
asmoa.
Gertuko talde bat gara; dinamikoa eta gure metodologia hobetzeaz uneoro arduratzen dena. Haur eta
nerabeen heziketan esperientzia zabala dugu, eta konfidantzazkoa, koordinatua zein kalitatezkoa den zerbitzu bat eskeintzen dugu. Zentruen beharretara eta baliabide zein metodologia berrienetara
egokitzeko malgutasun osoz egiten dugu lan. Proposamenak entzun eta zure iritzia kontuan hartzen dugu zure proiektuan inplikatzeko.